Bueno, nik orain arte zintzilikatu beharreko mintegietarako lanak ez ditut sartu, baino ez zitzaizkidalako bertan idazteko gauzak iruditzen, eta hori nire moduloko tutorearkin adostu genuen, ez baitzaizkigu publiko egiteko moduko hausnarketak iruditzen.
Eta orain, behin praktikak bukatu ostean, izan dudan esperientziaren berri emango dizuet.
Ordiziako Jakintza ikastolan burutu ditut praktikak, Lehen Hezkuntzako 4.mailan. 26 ikaslez osaturiko gela bat izan dut, eta tutorea ezaguna izan da. Izan ere, nik L.H.ko 2.zikloan ere bera izan nuen irakasle. Ni ondo tratatu naute, bai irakasle eta baita ikasleek ere, eta lehen egunetik irakasleari esan zioten bezala; nik asko ikasi nezan ondo portatu dira orokorrean.
Saio ezberdin asko ikusi ahal izan ditut, eta haurrak zein ezberdinak diren ikusi dut ere, nola banatzen den aniztasuna espazio eta denboran. Bakoitzak ze jarrera eta ikuspuntu ezberdin hartzen duen…
Hori bai, azpimarratu nahi dudana da, bi urte hauetan ikusitakoa gogora ekarriz, eskola eraikitzailearen bidean asko dagoela egiteko oraidik, eta IHP-ak oso ondo antolatua eta oso polita dirudien arren, errealitatean ez dela bertan jartzen duena bermatzen. Baina, esan beharra dago, ez dela lan erreza.
IRAKASLE IZATEA OSO GAUZA ERRAZA DA BAINA IRAKASLE ONA IZATEA EZ!!!